KURIK aldizkaria abenduaren 19an salgai - 20an aurkezpena

ONDARE - HISTORIA - ANTROPOLOGIA ALDIZKARIA


Lekeitioko Udala

KURIK ALDIZKARIA ARGITARATU DU UDALEKO ONDARE LANTALDEAK

- Herriko kultur ondareaz arduratuko da aldizkaria, ondarea esaten denean bere zentzurik zabalenean ulertuz, historia, ohiturak… gaurkoak eta aspaldikoak
Lekeitioko Udal Ondare Lantaldeak, Kurik aldizkaria aurkeztuko du zapatuan, eguerdiko 12etan Azkue Aretoan. Proiektuaren atzean, Lekeitiko Udaleko Ondare Lantaldeko 3 partaide nagusiki, Iñaki Madariaga Valle, Iñaki Goiogana Mendiguren eta Aitor Iturbe Gabikagojeaskoa. Izan ere, udal ondare lantaldearen ardurapean bildu dira aldizkari honetan argitaratu diren artikuluak. Urtekari moduan jaio den aldizkariak, herriko kultur ondareaz arduratuko da, ondarea esaten denean bere zentzurik zabalenean ulertuz, historia, ohiturak… gaurkoak eta aspaldikoak. Lehen zenbaki honetan 20 lan batu dira eta denetara, 160 orrialdeko aldizkaria atera da.
Udalak 700 ale argitaratu ditu eta gabon bezperarako herriko liburu eta prentsa dendetan, eta Turismo Bulegoan jarriko da saltzen 15 eurotan. Bertan hainbat kontu aurkituko ditugu: alde batetik Aparicio de Zubia lekeitiarraren historia. Berak asmatu zuen olioa zernahi gaixotasun osatzeko gauza zela eta horren famak ospetsu egitera eraman zuen. Hain zen ezaguna bere denboran eta geroago bere asmakizunaren berri On Kixoten ere agertzen den. Bestetik gure herriko lehen futbol taldearen gorabeherak, Napoleon Frantziako enperadorearen gerra denboran gure inguruetan sekula argitaratu ez den informazioa edo Beheko kalean agertu ziren tinen gaineko azalpenak aurkituko ditugu Kuriken. Kontu hauetaz gain, Kuriken lehen zenbakiko artikulu nagusiak hezkuntzari loturikoak dira. Horrela Azkue ikastolaren 50. urteurrena aurten betetzen dela aprobetxatuz ikastolari berari eta herriko eskolei artikulu bana eskatu die aldizkariaren arduradunek beraien historia eta etorkizunerako planak zeintzuk diren azaltzeko eskatuz.
Artikulu hauetaz gain Lekeitioko konfiteruen historia, Lekeition bertan erroldatu zen Shanti Andia pelikularen gainekoa edo Kuriken antzeko aldizkarietan arruntagoak diren atalei dagozkienak bezalakoak–urteko kronika, liburuen erreseinak, denbora-pasak…- irakurri ahal izango dira zapatutik aurrera.



KURIK aldizkariaren aurkezpena. Abenduaren 20a.